Mundua -

Irak

Estatu Islamiarrak Irakeko Ramadi hiriaren kontrola hartu du

Gainera, borroketan ehunka soldadu irakiar hil dituztela jakinarazi du Estatu Islamiarrak ohar batean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Islamiarrak Irakeko Ramadi hiriaren kontrola hartu du, Bagdad hiriburutik ehun kilometro ingurura dagoen hiria. Igande arratsaldean sartu dira Irakeko Armadaren eskuetan zegoen azken kuartelean eta, horrenbestez, hiriaren kontrola aldarrikatu dute.

Interneten bidez zabaldutako ohar baten bidez zabaldu du berria Estatu Islamiarrak eta, gero, Irakeko Gobernuak berak baieztatu du albistea.

Gainera, borroketan ehunka soldadu irakiar hil dituztela jakinarazi du Estatu Islamiarrak ohar batean.

Bestalde, Al Iraquiya telebista kateak berri eman duenez, beren posizioei eusteko eskaria egin die Haidar al Abadi lehen ministroak segurtasun indarrei eta militarrei. Halaber, jihadistei aurre egiteko nazioarteko koalizioaren babesa izango dutela adierazi du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Estatu Islamikoa Jihadismoa albisteak