Mundua -
Egipto
Lau hildako Sinai penintsulan, autobus baten kontra izandako erasoan
Erasotzaileek tiroz hil dituzte hiru magistratu eta eta autobuseko gidaria, eta laugarren epaile bat zauritu egin dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gutxienez, lau pertsona hil dituzte Sinai penintsulako Al Arish hirian autobus baten kontra izandako erasoan, Abdelfatah Harhur eskualdeko gobernadoreak berri eman duenez.
Erasotzaileek tiroz hil dituzte hiru magistratu eta autobuseko gidaria, eta laugarren epaile bat zauritu egin dute.
Azken urteetan, Sinaiko penintsula ingurune ezegonkorra bada ere -batez ere militarrek Mohamed Mursi presidentea agintetik kendu zutenetik- ez dira ohikoak zibilen kontrako erasoak, nahiz eta segurtasun indarren eta militarren aurkako ekintza asko izan ohi diren.
Gaur Egiptoko justiziak heriotza zigorrera zigortu du Mursi presidente ohia 2011ko iraultzan kartzelatik ihes egiteagatik.
Apirilaren 25ean Abdelfatah al Sisi Egiptoko presidenteak hiru hilabetez luzatu zuen larrialdi-egoera Sinaiko penintsulan.