Mundua -
Dharahara
Lurrikarak Katmanduko Bhimsen dorre historikoa suntsitu du
Dorrea 1832. urtean eraiki zuten, hasieran helburu militarrarekin. Barnealdean, eskailera okertu baten bidez bederatzi solairuetara hel daiteke.
Agentziak | Erredakzioa
Nepal gogor astindu duen 7,5 graduko lurrikarak Dharahara -edo Bhimsen dorrea- XIX. mendean eraikitako Katmanduko monumentua suntsitu du. Eraikuntzak UNESCOren zigilua jaso zuen.
Dorrea 1832. urtean eraiki zuten, hasieran helburu militarrarekin. Barnealdean, eskailera okertu baten bidez bederatzi solairuetara hel daiteke. Orain dela hamarkada bat inguru, turistek bisitatu dezakete.
Zenbait lekukok konfirmatu egin diete NDTV kateari eta Reutersi dorrea erori dela. Gainera, sare sozialetan ere baieztatu egin dute.
Dharahara dorrea, erori baino lehen. Iturria: Wikipedia Commons