Mundua -
Italia
Vatikanoaren kontrako atentatua egiteaz aritu ziren jihadistak 2010ean
Mauro Mura fiskalaren arabera, 2010eko martxoan Vatikanoaren aurka atentatua egiteko hipotesia mahai gainean izan zuten jihadistek.
Agentziak | Erredakzioa
Zerdeñako Cagliariko Fiskaltzak jakitera eman duenez, goizean Italian desegindako Al Qaidaren zelula Vatikanoaren kontrako atentatua egiteaz aritu zen 2010ean. Aurkitutako aztarnek hori erakusten dutela dio.
Mauro Mura fiskalaren arabera, 2010eko martxoan Vatikanoaren aurka atentatua egiteko hipotesia mahai gainean izan zuten jihadistek. Ikerketaren arabera, tarte horretan Pakistango ustezko kamikaze bat Italian zegoen.
Atentatua egiteaz aritu ziren jihadistak, fiskalaren arabera, baina ez zuten ezer aurreikusi.
2009an, G8ak Maddalena herrian egin behar zuen Goi Bileraren inguruan segurtasuna indartzeko asmoz ikerketa hasi zuten eta horren ondorioz sortu dira argibide hauek gzutiak.