Mundua -

Hauteskundeak

Marco Rubio hautagai errepublikano izateko borrokan sartuko da AEBn

Immigrante taldeek protesta ekitaldia deitu dute hautagaitzaren aurkezpena izango den eraikinaren parean, Rubiok immigrazioaren inguruan dituen "jarrera kontrajarriak" salatzeko.

Marco Rubio senatari errepublikanoa. Argazkia: Efe
Marco Rubio senatari errepublikanoa.
Marco Rubio senatari errepublikanoa. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marco Rubio senataria bere dohaintza-emaile nagusiekin bildu, eta hauteskunde primarioetan, 2016ko AEBko hauteskundeei begira, Alderdi Errepublikanoko presidentegai izateko lehian sartuko dela iragarri die.

Kubatar jatorriko senatari estatubatuarrak 43 urte ditu, eta Miamiko unibertsitate batean aurkeztuko du bere burua ofizialki primarioetarako.

Rubiok dohaintza-emaileei azaldu dienez, hurrengo hauteskunde orokorrak mugarri izango dira iraganaren eta etorkizunaren artean. Testuinguru horretan, Hillary Clinton demokrata "iraganean" kokatu du, eta Ameriketako Estatu Batuek "etorkizuneko" buruzagia behar dutela esan du.

Immigrante taldeek protesta ekitaldia deitu dute hautagaitza aurkeztuko duen eraikinaren parean, Rubiok immigrazioaren inguruan dituen "jarrera kontrajarriak" salatzeko.

Bestalde, Jeb Bush Floridako gobernadore ohiak ere Alderdi Errepublikanorako hautagaitza aurkeztea espero dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Hauteskundeak AEB albisteak