Mundua -

Eguneko albisteak

Apirilaren 13ko albisteak

Astelehen honi ekin baino lehen ezagutu beharreko albisteak.

E. Garaikoetxea | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hillary, ezustean

Bideo batekin eman du berria Hillary Clintonek: 2016ko presidentetza hauteskundeetarako hautagaia izango da. Hautagaitza baieztatu duen lehena da Clinton. 2008an ere Barack Obamarekin lehiatu zen demokraten hautagai izateko, baina orduko hartan ez zuen lortu. Oraingoan, estatubatuarrek behar duten "irabazle" gisa aurkeztu du bere burua. Hauteskundeak irabaziko balitu, AEBetako lehen emakumezko presidentea izango litzateke.

Des Moines herrian (Iowa, hauteskundeetan gako izan ohi den estatua) eskainiko du kanpainako bere lehen diskurtsoa.

Jihadismoaren inguruko goi-bilera, Bartzelona

Jihadismoaren kontrako borrokan neurri eraginkorrak bilatzeko bilkura egingo dute 36 herrialdeetako buruzagiek. Europar Batasuneko Atzerri ministro guztiak eta, Siria eta Libia kenduta, Hegoaldeko Mediterraneoko herrialdeetako ordezkariak izango dira. Hain justu, joan den astean hamaika lagun atxilotu zituzten Katalunian Estatu Islamikoarekin zerikusia zutelakoan.

Diada 2015: Meridiana lepo betetzeko deia egin du ANCk

Irailaren 27ko hitzorduaren harira, "independentziaren onurak" agerian utzi nahi du ANCk irailaren 11ko Diadan. Iragarri dutenez, Meridiana etorbidea 135 zatitan banatuko dute, Kataluniako Parlamentuak dituen aulki kopuru bera, alegia. Hala, "Kataluniako Errepublikaren kale nagusi" bihurtuko dute Meridiana.

Ekainean abiatuko ditu ANCk Diada eta irailaren 27ko hauteskundeak sustatzeko ekitaldiak.

Diada

Diada

Aberatsak, aberatsago

Dirudunak, dirudunago. Krisia hasi zenetik, munduan dauden aberatsen kopuruak gora egin du: 30 milioi dolar baino gehiago dituzten 200.000 lagun daudela uste da, Güelzex etxeak zabaldutako datuen arabera. Deigarriena, Txinan dauden milioidunen kopurua. Erresuma Batua, Alemania, Japonia eta AEB dira aberats gehien dituzten herrialdeak. Londresen bizi dira dirudun gehienak, Moskun eta New Yorken, ondoren. Euskadin, 30 bat aberats daude. Madrilen 50 bat daude eta Katalunian, 44.

Revista Forbes millonarios EITB

Revista Forbes millonarios EITB

Jardunaldi txarra euskal taldeentzat

Kirolen tartean, asteburu eskasa izan da oraingoa. Athleticek Espanyolen aurka galdu zuen atzo (1-0) eta Europa postuetatik urrunago utzi ditu zuri-gorriak. Realak bi puntu galdu zituen Anoetan, Deportivoren aurkako partidan bi aldiz markagailuan aurrea hartu zuen arren. Moyesen taldeak eta Victor Sanchez entrenatzaileak neurketa txarra jokatu zuten, baina emaitza bidezkoa izan zen, inork ez baitzuen irabazteko meritu nahikoa egin.

Efren Vazquezek podiuma lortu zuen Austinen (Texas), moto 3ko kategorian.

Saskibaloian, Dominion Bilbao Basketek galdu egin zuen Obradoiron (77-72), partida guztian nagusi izan zen arren.

iñaki williams alvarez espanyol athletic efe

iñaki williams alvarez espanyol athletic efe

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguneko albisteak