Mundua -

Ofiziala da

2016ko hauteskundeetarako hautagaitza iragarri du Hillary Clintonek

Haren Facebook orrian argitaratutako bideo batean adierazi du estatubatuarrek txapeldun bat behar dutela eta berak txapeldun hori izan nahi duela.

Hillary Clinton. Artxiboko irudia: EFE
Hillary Clinton. Artxiboko irudia: EFE
Hillary Clinton presidente izateko lehian sartu da

1:34

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hillary Clinton AEBko estatu idazkari ohiak gaur iragarri du ofizialki Ameriketako Estatu Batuetako 2016ko presidente hauteskundeetarako haren hautagaitza. Hala, demokraten presidentegai izateko lehian sartu da eta presidente izatera heltzen bada, hori lortzen duen lehendabiziko emakumezkoa izango da.

Hala iragarri du sare sozialetan argitaratu duen mezu batean. Haren esanetan, bera da estatubatuarrek behar duten "txapelduna".

"Presidente izateko nire hautagaitza aurkeztuko dut. Estatubatuarrek txapeldun bat behar dute eta nik txapeldun hori izan nahi dut", adierazi du Facebookeko haren orrialdean argitaratutako bideo batean.

Beraz, espero zena baieztatu da eta Clinton AEBko presidente izaten ahaleginduko da. Aurrez, ordea, alderdi demokratako hautagaia izan beharko du. 2008an ahalegindu zen, baina alderdi demokratako hauteskunde primarioetan Barack Obama egungo presidenteak aurrea hartu zion.

Clintonek kanpainako bere lehen hitzaldia gaur bertan emango du Iowa estatuko Des Moines hirian, hain zuzen ere, presidente hauteskundeei begira giltzarri izaten den estatuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hauteskundeak AEB bideoak Hillary Clinton