Mundua -
Gatazka armatua
Saudi koalizioak onartu egin du laguntza humanitarioa Yemenen sartzea
Gurutze Gorriak atzo salatu zuenez, asteartetik herrialdean sartu ezinik zeuden sendagaiak eta bestelako hornigaiak zeramatzaten bi hegazkin eta itsasontzi bat.
Agentziak | Erredakzioa
Gurutze Gorriko Nazioarteko Batzordeak eta Ilargi Gorriak baieztatu egin dute Saudi Arabiak gidatzen duen koalizioaren oniritzia jaso dutela laguntza humanitarioa Yemenen sartzeko.
Gurutze Gorriko bozeramaileak, gainera, adierari duenez, organizazioak astelehenean bertan espero du bi hegazkin bidaltzea.
Izan ere, Gurutze Gorriko Nazioarteko Batzordeak Yemenen 24 orduko su-eten humanitarioa eskatu zuen, herritarren egoera "larria" arintzeko, herrialdean piztutako gerra zibila dela eta.
Gurutze Gorriak salatu zuenez, Saudi Arabiak gidatzen duen nazioarteko koalizioa laguntza humanitarioa herritarrei heltzea oztopatzen ari da, duela zenbait egun.
30 tona baino gehiago (gizaldeko laguntzan eta ura edateko aproposa egiteko tresnatan) daramatzaten bi hegazkin eta itsasontzi bat prest daude asteartetik, nazioarteko koalizioaren baimena noiz jasoko, Yemengo aireko espazioa eta portuak kontrolpean baititu.