Mundua -
Atentatua Danimarkan
Hainbat atxilotu Kopenhagen, tiroketen ikerketarekin lotuta
Guztira, lau dira atxilotutako pertsonak, baina Poliziak ez du kopuru zehatzik baieztatu, momentura arte. Bestalde, ustezko egilea identifikatu dute; 22 urteko gizonezko danimarkarra.
Erredakzioa
Danimarkako Poliziak lau pertsona atxilotu ditu hiriburuko ziber-kafetegi batean egindako operazioan, Kopenhageko atentatuen ikerketarekin lotuta, bertoko hedabideek zabaldu dutenez.
DR telebista publiko danimarkarrak, Poliziako iturri batek aipatuta, operazioa konfirmatu du, baina agintariek ez dute zehaztu zenbat diren atxilotuak, ezta operazioaren arrazoiak ere.
Ekstra Bladet egunkariaren arabera, lau dira operazioan atxilotutako pertsonak. 15-20 bat agentek hartu dute parte eta Norrebro auzoan dagoen ziber-kafetegi batean burutu da. Izan ere, hortik gertu tiroketen ustezko egilea hil duten tren-geltokia dago.
Ustezko erasotzaileak bere kabuz jardun zuela jakintzat ematen badute ere, Poliziak zenbait operazio zabaldu ditu, hiri osoan zehar, eta probak jasotzen eta miaketak egiten ari da, bi tiroketen artean igaro ziren zortzi ordu horietan zer egin zuen zehazteko helburuarekin.
Mjølnerparken etxebizitza gunean, auzo horretan bertan, etorkin asko bizi dira eta gaur goizean zenbait miaketa egin dituzte.
Izan ere, ustezko erasotzailea han jaitsi zen, kultur etxean lehenengo tiroketa egin eta gero hartutako taxitik.
Usteko erasotzailea, identifikatuta
Danimarkako Poliziak Kopenhageko erasoen ustezko egilea identifikatu du. Erasotzailea Inteligentzia-zerbitzuaren datu-basean omen zegoen. Hainbat komunikabidek zabaldu dutenez, Kopenhageko erasoen egilea Omar Abdel Hamid El Hussein da, 22 urteko gizonezko danimarkarra da.
Poliziak aurretik ezagutzen zuen, iraganean indarkeriazko zenbait ekintza egin baitzituen, eta gaizkile banda batekin lotuta zuten.
Kultur etxeko tiroketaren ostean, ihes egin zuen, kotxez, eta hiru kilometroa autoa abandonatu zuen. Handik, taxi batean sartu eta Mjølnerparken-eraino Joan zen (Norrebro auzoan).
Ustezko erasotzailea, lehenengo tiroketa jazo zen kultur etxearen inguruetan. EFE
Inguru horretan, agenteek arropa eta arma automatiko bat topatu zuten, eta, uste dutenez, lehenengo atentatuan erabilitakoak dira, baina froga teknikoek ez dute momentuz erabat baieztatu, Kopenhageko Poliziak ohar baten bidez zabaldu duenez.
Bertan 20 bat minutu igaro eta gero, alde egin zuen eta sinagogan agertu zen, zortzi ordu geroago, hiriaren erdigunean, eta bertan gizon judu bat hil eta bi agente zauritu zituen.
04:00ak (06:00ak Euskal Herrian) jotzear zirenean, Poliziak Norrebroko tren geltokiaren ondoan identifikatu zuen, jantzita zuen arropa sinagogako erasotzailearena bezalakoa baitzen, eta, agenteek dei egin ziotenean tiroka erantzun zuenez, Poliziak hil egin zuen.
“Ezin dugu ezer baieztatu arrazoien inguruan. Litekeena da Parisko atentatuek eta muturreko organizazioek bultzatuta jardun izana”, adierazi dute.
Madsenek gaineratu duenez, momentuz ez dago ustezko erasotzailea (25 eta 30 urte artekoa eta arabiar itxurarekin) Irak edo Siriara bidaiatu izanaren zantzurik.
“Erasoek berretsi egin dute Danimarkaren kontrako eta herrialdeak atzerrian dituen interesen kontrako mehatxu terrorista larria dela”, esan du Madsenek.
Atentatuetan hildakoak
"DR" telebista-kate publikoak igande honetan zabaldu duenez, Kopenhageko kultur gunean izandako tiroketaren ondorioz hildako pertsona Finn Nørgaard zinemagile daniarra da.
Nørgaardek 55 urte zituen, eta ekoizlea eta argazkilaria ere bazen. Hainbat dokumental egin zituen, musikari buruz, presoei buruz eta gazte atzerritarrek osatutako talde baten gainean.
Igande goizaldean buruan tiroa jasota hil den laguna, Kopenhageko sinagoga batean, Dan Uzan 37 urteko judu bat da, Danimarkako lagunarte judutarretik jakinarazi dutenez.
“Danimarkako Elkarte Juduko kidea zen, eta Krisitalak kaleko sinagogaren sarrera kontrolatzen ari zen, sendotze judu bat ospatzen ari zelako”, Dan Rosenberg Asmussen elkarte horretako bozeramaleak TV2 News telebista kateari adierazi dionaren arabera.
“Ez dut pentsatu nahi zer gerta zitekeen eraikinean sartzea lortu izan balu”, esan zuen Asmussen. Gainera, bozeramalea “hunkituta” agertu da eta aurreko urtarrilean Parisen izandako atentatuekin antza hartu dio Kopenhagen gertatutakoari.
Poliziak lanean, Kopenhagen. EFE