Mundua -

Gutuna

Fidel Castrok babestu egin du Kubak eta AEBk harremanak berreskuratzea

Dena dela, AEBrekin ez dela "fio" ohartarazi du Kubako presidente ohiak.

Fidel Castro 2009 urtean, ikasle bat agurtzen. Argazkia: cubadebate
Fidel Castro 2009 urtean, ikasle bat agurtzen. Argazkia: cubadebate
AEBetaz ez dela fio dio Castrok gutun batean

01:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fidel Castro Kubako presidente ohiak babestu egin du AEBrekin harreman diplomatikoak berreskuratzeko abiatutako prozesua, baina herrialde horrekin ez dela "fio" ohartarazi du.

Hitz horiekin, agintari ohia lehen aldiz mintzatu da AEBk eta Kubak abiatutako negoziazio prozesuari buruz.

"Ez naiz AEBrekin fio, eta ez dut horiekin hitz egin, baina horrek ez du esan nahi konponbide baketsuak baztertzenn ditudanik", adierazi du, Habanako Unibertsitatearen ikasleei zuzendutako gutun batean.

Castroren esanetan, "Kubako presidenteak [Raul anaia] beharrezkoak ziren pausoak eman ditu, Asanblea Nazionalak eta Alderdi Komunistak emandako botereei jarraiki".

Halaber, Kuba "munduko herrialde guztiekin, etsai politikoekin barne", lankidetza izatearen aldekoa dela nabarmendu du.

Fidel Castro 2014ko urtarrilean agertu zen azken aldiz jendaurrean, eta horren azken argazkiak Nicolas Maduro Venezuelako presidentearekin egindakoak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea