Mundua -
Jihadismoaren aurkako borroka
Jihadismoaren aurka bide militarra beharrezkoa dela esan du Margallok
"Etsaia garbitu nahi duten mugimenduekin ez da posible elkarrizketa", ohartarazi du Atzerri ministroak.
Erredakzioa
Jose Manuel Garcia-Margallo Espainiako Gobernuko Atzerri ministroak "borroka militarra" erabiltzearen alde egin du gaur, jihadismoari aurre egiteko. Izan ere, "etsaia garbitu nahi duten mugimenduekin ez da posible elkarrizketa". Horren ildotik, Espainia "borroka horren lehen lerroan" egongo dela nabarmendu du.
Garcia-Margallok Madrilen egin ditu adierazpenok, Ekonomia Berria Foroan.
Horren esanetan, aipatu borrokaren protagonistak arabiar herrialdeak izan behar dira. "Ezin da izan Mendebaldearen eta herrialde islamikoen aurkako borroka bat", iritzi dio.
"Ezin ditugu errepikatu iragan hurbileko akatsak, herrialde islamikoak izan behar dira protagonistak, eta gainerakook laguntza, finantziazioa, logistika, armak eta babes diplomatikoa eman behar dizkiegu", azaldu du.