Mundua -

Bake-prozesua

Behin betiko su-etena lortzeko aurrerapausoa eman dute Kolonbian

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidentea FARCekin behin betiko su-etena eztabaidatzeko prest agertu da, eta aitortu du FARCek hartutako konpromisoei eutsi egin diela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidentea FARCekin behin betiko su-etena eztabaidatzeko prest agertu da, eta aitortu du FARCek hartutako konpromisoei eutsi egin diela.

Santosen hitzak begi onez hartu ditu FARCek. Habanan sinatutako oharrean jasotakoaren arabera, aldebiko su-etena eztabaidatzeko “prest” daude, eta Kolonbiako Gobernuak Habanara bidaliko dituen ordezkariekin batzartuko dira.

Bestalde, Habanako bake-elkarrizketetan azken puntuak eztabaidatzen ari direla adierazi du Kolonbiako presidenteak. Negoziatzaileei azken puntu horietan akordioa lortzeko eskatu die Santosek.

Armagabetzea eta bergizarteratzea negoziatzen ari dira, Santosen esanetan, eta FARC abenduaren 20an adostutako su-etena betetzen ari dela nabarmendu du Kolonbiako presidenteak.

Bestalde, Kolonbiako beste gerrillak (ELN) armak uzteko prest daudela jakinarazi du azken egunotan. Horren aurrean, talde horrekin ere bide-orria ahalik eta azkarren zehazteko lan egingo dutela iragarri du Santosek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea