Mundua -

Harreman diplomatikoak

Kuba preso politikoak askatzen hasi da AEBekin akordioa lortu eta gero

53 preso askatzeko konpromisoa hartu zuen Kubak akordioan. AEBetan espetxean zeuden Kubako hiru espioi entregatu zituen Washingtonek trukean.

Habana (Kuba). Argazkia: EFE
Habana (Kuba). Argazkia: EFE
Habana (Kuba). Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kuba “zenbait” preso askatzen hasi dela baieztatu du gaur AEBetako Gobernuak. 53 preso politiko askatzeko konpromisoa hartu zuen Kubak akordioan. AEBetan espetxean zeuden Kubako hiru espioi entregatu zituen Washingtonek trukean.

“Preso politiko batzuk askatu dituzte dagoeneko”, adierazi du Jen Psaki Estatu Departamentuko bozeramaileak prentsaurrekoan.

Askatu dituzten presoen kopuruaren edo nortasunaren berri ez du eman Psakik; izan ere, Barack Obama presidentearen Gobernuak sekretupean mantentzea erabaki du. 53 preso politikoen zerrenda Washingtoneko Exekutiboak osatu zuen.

Barack Obama AEBetako presidenteak eta Raul Castro Kubako presidenteak agerraldiak egin zituzten abenduaren 17an. Bi herrialdeen arteko harreman diplomatikoak normalizatzeko prozesua hasi behar zutela iragarri zuten bi buruzagiek.

 
 
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak bideoak