Mundua -

Nazio Batuen Erakundea

NBEk ez du onartu Israelek Palestinan dituen kolonien aurkako testua

AEBk eta Australiak kontra bozkatu dute; Jordaniak, Argentinak, Txadek, Txilek, Txinak, Frantziak, Luxenburgok eta Errusiak, berriz, alde.

NBEren bilera. Argazkia: Efe
NBEren bilera.
NBEren bilera. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak atzera bota du Israelek Palestinan dituen koloniak uztearen aldeko ebazpen proiektua.

2017aren aurretik Palestinako lurraldeak uzteko eskatzen zion testuak Israeli, eta aldeko zortzi boto besterik ez ditu lortu.

Izan ere, gutxienez bederatzi boto behar zituen, eta Segurtasun Kontseiluko kide iraunkorrek betorik ez jartzea.

Jordaniak aurkeztutako zirriborroak NBEko talde arabiarraren babesa zuen, eta, Jordaniaz gain, Argentinak, Txadek, Txilek, Txinak, Frantziak, Luxenburgok eta Errusiak babestu dute.

Kontra bozkatu dute AEBk eta Australiak; eta Britainia Handiak, Lituaniak, Nigeriak, Hego Koreak eta Ruandak, berriz, abstentzioa eman dute.

Zortzi aldeko boto eduki beharrean bederatzi lortuz gero ere, proposamenak ez zuen aurrera egingo, AEBen betoa jasoko lukeelako.

Samantha Power AEBko enbaxadoreak kritikatu du ebazpenaren zirriborroa "kideek aurretik eztabaidatu gabe" iritsi izana, ez delako ohikoa "gaiaren garrantzia kontuan izanda".

Gainera, testuan "alde bakarraren kezkak" jasotzen direla eta "Israelen segurtasun kezkak" falta direla salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak albisteak NBE