Mundua -
Polizia-etxe batean
Tiroz hil dute gizon bat Frantzian, hark poliziei eraso egin ostean
Labana eskuan zuela eta ‘Ala handia da’ oihu artean sartu da polizia-etxera eta agenteei erosi egin die.
Erredakzioa
Frantziako Poliziak tiroz hil du gizon gazte bat Joué-lès-Tours Paris hegoaldeko hirian, hark labana eskuan zuela polizia-etxe batera sartu eta agenteei eraso egiten ostean. 'Ala handia da’ oihu artean sartu da polizia-etxera erasotzailea.
Paris hiritik 250 kilometrotara izan da tiroketa. Hogei bat urteko gizonezkoa labana eskuan zuela sartu da polizia-etxera eta bertan zauden hainbat agente zauritu ditu. Erasotzailearen jarreraren aurrean, agenteek tiroz hil dute gaztea, Barne Ministerioak azaldu duenez.
Erasotzailea ez zegoen muturreko talde islamistetako kideen zerrenda, baina bai haren anaia.
Terrorismoaren kontrako Frantziako Fiskaltzak ikerketa abiatu du.