Mundua -
Erasoak
Boko Haramek 100 pertsona bahitu, eta 30 hil ditu Nigerian
Hain zuzen ere, Gumsere herriari egin dio eraso, baina Armada bertaratu zenerako, jihadistak dagoeneko ihes eginda zeuden.
Erredakzioa
Boko Haram taldeak 100 pertsona bahitu ditu, eta 30 hil, Nigeriako ipar-ekialdeko herri bati egindako erasoan, lekukoen testigantzak bilduta EFE agentziak jakinarazi duenez.
Erasoa Gumsere herrian jazo zen asteburuan. Han bertan, Boko Haramek 200 ume bahitu zituen apirilean, eta oraindik ere gatibu ditu.
Jihadistek ostiral goizaldean inbaditu zuten Gumsere. Su eman zieten etxeei, eta nornahi hiltzen aritu ziren.
Nigeriako Armadak larunbatean eman zuen erantzuna, baina ordurako erasotzaileak herri horretatik ihes eginda zeuden.
2009 urtetik, 13.000 pertsona hil ditu Boko Haramek. Aurten bakarrik, 3.000 dira biktimak, Nigeriako Gobernuaren arabera.