Mundua -

Kolonbia

Kolonbiako Gobernuak oso positiboki baloratu du FARCen erabakia

Hala ere, Santosen Gobernuak ez du onartu borroken etena egiaztatzeko  FARCek egindako eskaera.

Juan Manuel Santos Kolonbiako gobernu presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Juan Manuel Santos Kolonbiako gobernu presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Santosek gerrillaren kontrako ekintzak ez dituela etengo esan du

0:53

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kolonbiako Gobernuak, atzo, FARCek iragarritako aldebakarreko su-eten mugagabeari buruzko balorazio positiboa egin du. Hala eta guztiz ere, Gobernuak ez du onartu, borroken etena egiaztatzeko, FARCek egindako eskaera.

"Gobernuak ez du onartzen, aldebakarreko su-etena gauzatzeko, FARCkek borroken etena egiaztatzeko jarritako baldintza. Aldebiko behin-betiko su-etena lortze bidean, egiaztatzeari buruzko eztabaida hasteko prest gaude, baina hirugarren puntuari, hots, 'Gatazkaren amaiera'ri buruzko eztabaida formalari hasiera ematen zaionean", adierazi du Gobernuak ohar batean.

Santosen Gobernuak "argi eta garbi" utzi du kolonbiarren eskubideak babesteko eta bermatzeko duen betebeharra betetzen jarraituko duela.

FARCek azpimarratu duenez, negoziazioen baitan aldebiko su-etena deklaratzea ezinbestekoa da, baina Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak aukera hori baztertu egin du. Horren iritziz, beste prozesu batzuetan gertatu bezala, gerrillak egoera baliatu dezake abantaila militarra ateratzeko.

Aldebakarreko su-etena baloratzen duela azpimarratu du Gobernuak, "norabide onean doa", eta su-etenaren betetze-maila ebaluatuko duela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea