Mundua -

Agiria

Aldebakarreko su-eten mugagabea deklaratu du FARCek Kolonbian

“Aldebakarreko su-etena gure egiturak indar publikoen erasoen jomuga baldin badira bakarrik amaituko da”, adierazi du gerrillak agiri batean.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Su-eten mugagabea iragarri du FARCek

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

FARC gerrillak aldebakarreko su-eten mugagabe bat deklaratu du gaur, Kolonbian. Duela bi urte bake elkarrizketak hasi zituzten gerrillak eta Kolonbiako Gobernuak Habanan (Kuba).

?Aldebakarreko su-etena luzatzea nahi dugu, baina gure egitura gerrillariak indar publikoen erasoen jomuga baldin badira bakarrik amaituko da?, adierazi du FARCek agiri batean.

Juan Manuel Santos presidenteak gerrillarien azken bajak ?poz handiarekin? hartu zituela kritikatu du FARCek. Zentzu horretan, ?gerra ezin daiteke poz iturri izan, nahiz eta noizean behin aldeko emaitzak izan aldeetako batentzat?, salatu du gerrillak agirian.

?Zirku gehiagorik ez, kontrolik gabeko indarraren exhibizionismo gehiagorik ez, bizitzekin fakturak kobratzea bukatu da?, adierazi du FARCek, iraganeko ?alferrikako gertakari odoltsuak? gainditzeko.

?Orain edo sekula ez?

?Gai eta arazo zailei konponbidea bilatzen? ari dira bi aldeak, FARCek azaldu duenez. Zentzu horretan, ?negoziatzaileek aurretik duten erronka aurrekaririk? ez duela onartu dute.

Gerrillaren hitzetan, ?datozen hilabeteak funtsezkoak? izango dira eta ?agertokia orain edo inoiz ez? izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea