Mundua -
Espainian eta Morokon
Interneten emakumeak erreklutatzen zituen sare jihadista desegin dute
Guztira zazpi lagun atxilotu dituzte, horietatik bost Espainian eta beste bi Marokon. Estatuan atxilotuetako bost lagunetatik lau emakumeak dira.
Erredakzioa
Espainiako eta Marokoko poliziek 12 emakume gazte erreklutatzea lortu zuen sare jihadista desegin dute astearte honetan. Zehazki, sare sozialetan eta Whatsapp mezuen bidez lortzen zuten emakumeak Daesh erakunde terroristara erakartzea, Siria eta Irakeko frontera igortzeko.
Barne Ministerioak jakitera eman duenez, guztira zazpi lagun atxilotu dituzte 'Kibera' izeneko operazioan, horietatik bost Espainian eta beste bi Marokon. Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak zuzendu du operazioa.
Estatuan atxilotutako bost lagunetatik lau emakumeak dira, eta horietako bat adingabea. Hain zuzen ere, Melillan, Ceutan eta Bartzelonan egin dituzte atxiloketok. Guztiei nazioarteko sare jihadista baten kide izate egotzi diete, zeregin ezberdinekin: batzuek emakumeak bereganatzea, beste batzuek emakume horiek taldera sartzea eta beste batzuek, berriz, frontera igortzea.