Mundua -

Habana

Kolonbiak eta FARCek negoziatzen jarraituko dute, krisia gaindituta

Bake elkarrizketak bide onera itzuli dira, Ruben Dario Alzate Armadako jeneralaren bahiketari irtenbidea eman ostean.

FARCen ordezkaria, gaur. Argazkia: Efe
FARCen ordezkaria, gaur.
FARCen ordezkaria, gaur. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kolonbiako Gobernuak eta FARCek bake negoziazioei berrekin diete gaur, Ruben Dario Alzate Kolonbiako Armadako jeneralaren bahiketaren ondorioz elkarrizketetan etenaldia izan eta gero.

Humberto de la Calle Kolonbiako Gobernuaren negoziazio taldeko buruak azaldu duenez, elkarrizketen itzulerak "agerian uzten du azken asteotan arazoak eragin dituzten gertakariak atzean geratu direla".

Bestalde, Jorge Torres Victoria, Pablo Catatumbo, FARCen ordezkariak ez du gertakari hura aipatu, eta gatazka armatuetako giza eskubideen inguruko gogoeta bat irakurri du, gerrillarien eta Armadaren artean dagoen indar desoreka berresteko.

Gerrillariak esan du "zentzuaren kontrakoa" dela FARCi etxean egindako lehergailuak Estatuko segurtasun indarren kontra erabiltzen dituela leporatzea, Kolonbiak "hegazkin erasoak" eta "tona bat eta erdiko lehergailuak" erabiltzen dituen bitartean.

Horren harira, FARCek "herritar zibilen kontrako estrategia orokorrik" ez duela "sekula" izan azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea