Mundua -

15 egun bahituta

FARCek Alzate jenerala eta haren bi kideak aske utzi ditu Kolonbian

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak adierazi du askatzeak “laguntzen duela” FARCekin elkarrizketak berreskuratzeko.

FARCen helikoptero bat, aurreko batean, bahituak aske uzteko operazioan. EFE
FARCen helikoptero bat, aurreko batean, bahituak aske uzteko operazioan. EFE
FARCen helikoptero bat, aurreko batean, bahituak aske uzteko operazioan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak (FARC) gerrillak Ruben Dario Alzate jenerala, Jorge Rodriguez kaboa eta Gloria Urrego abokatua aske utzi dituzte, azaroaren 16tik bahituta egon ostean, Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak zabaldu duenez.

Twitter sare sozialean duen kontuan argitaratutako mezu baten arabera, aske utzitako hirurak “onik daude” eta haien familiekin batzeko eguraldia noiz hobetuko zain daude.

Momentura arte, Gurutze Gorriko Nazioarteko Batzordea (CICR) bahitutakoak askatzeko operazio humanitario gidatzen duen erakundeak ez du operazioaren nondik norakoak zabaldu.

Edonola ere, CICRek soilik hitz egiten du bahitutakoak Armadaren esku daudenean, beraz, Alzate eta bere kideak base militar baterako bidean dauden ustea zabalduta dago, eta seguruenik Choco departamentuan izango dira.

Bertara heldutakoan, Bogotara eramatea espero da, eta hiriburuan CICReko medikuak Chocoko gune horretan baino azterketa sakona egingo diete hiruei.

Alzate FARCen inoiz bahitutako maila handiena duen militarra da, eta gerrako gatibutzat du gerrillak.

Bahitu zutenetik bi aste bete diren honetan aske utzi dituzte. Bahiketa Las Mercedes Choco departamentuko oihaneko baserri batean.

Santos: "Askatzeak bakearen elkarrizketak berreskuratzeko laguntzen du"

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak adierazi du Alzateren askatzeak "laguntzen duela" FARCekin elkarrizketak Kuban berreskuratzeko. Orain dela bi aste utzi zituzten bertan behera elkarrizketa horiek, taldearen bahiketa zela eta.

Estatu buruak agiri batean jakinarazi duenez, FARCek legearen arabera jokatu dute, jenerala, Jorge Rodriguez kaboa eta Gloria Urrego abokatua Choco departamentuan aske utzita. Azaroaren 16an hor bertan bahitu zituzten.

Santosen arabera, argi dago erabaki horrek "elkarrizketak berreskuratzeko laguntzen dutela, prozesuaren heldutasuna erakusten duela eta gure ahotsak askatuekin duten elkartasuna adierazten duten milioika kolonbiarren ahotsarekin batera egiten duela".

Azaroaren 17ko goizaldean, bahiketa baieztatu ostean, Santosek FARCekin elkarrizketak bertan behera geratuko zirela esan zuen; elkarrizketa horiek berreskuratzeko bahituen askatzea beharrezkoa zela nabarmendu zuen.

Igande honetan, askatzea baieztatuta, presidenteak adierazi du Habanako bere ordezkariekin bilduko dela, Kubako hiriburura noiz bueltatuko den zehazteko eta elkarrizketak berriro hasteko. Elkarrizketa horiek biktimengan daude oinarrituta.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024