Mundua -

Arauca

FARCek bahitutako bi soldaduak aske utzi dituzte Kolonbian

Bi gudari horiek aske utzita, Ruben Dario Alzate Kolonbiako Armadako jenerala, Jorge Rodriguez kaboa eta Gloria Urrego abokatua askatzea falta da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

FARCek azaroaren 9an bahitutako Cesar Rivera eta Jonathan Kolonbiako soldaduak  aske utzi dituzte gaur, asteartea, Gurutze Gorriko Nazioarteko Batzordeak (CICR) gidatutako operazio humanitario batean, CICRek zabaldu duenez.

Operazioa Tame (Arauca) udalerriaren inguruetan egin dute, Venezuelatik gertu, CICRek ohar baten bidez informatu duenez.

Halaber, CICReko bi medikuk bahitutako lagunak aztertu dituzte, Bogotara eramateko moduan ote zeuden baieztatzeko, hain baitituzte senideak zain.

Diaz eta Rivera Tamera eraman dituzte CICRen anagrama zuen helikoptero batean, eta bere kabuz jaitsi dira Armadako beste kide batzuekin batera.

Bogotarantz abiatu baino lehen, Jorge Enrique Bedoya Defentsa ministroarekin biltzea espero da, gaur goizean heldu baita Araucara, operazioa gainbegiratzeko.

Operazio honen ostean, Ruben Dario Alzate Kolonbiako Armadako jenerala, Jorge Rodriguez kaboa eta Gloria Urrego abokatua (azaroaren 16an bahitutakoak) askatzea falta da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak