Mundua -

tentsioak gora

FARCek baieztatu egin du jenerala bahitu dutela Kolonbian

Gerrillak esan duenez, “segurtasun lanetan ari zirela –jenerala- atzeman zuten”, Jorge Rodriguez eta Gloria Urrego abokatuarekin zegoenean.

Soldadu kolonbiarrak, jeneralaren bahiketaren ostean. Irudia: EFE
Soldadu kolonbiarrak, jeneralaren bahiketaren ostean. Irudia: EFE
Soldadu kolonbiarrak, jeneralaren bahiketaren ostean. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak (FARC) baieztatu egin dute igandean Ruben Dario Alzate jenerala bahitu zutela, haren beste bi kiderekin batera, Kolonbiako ipar sortaldean.

Ivan Rios Blokearen ohar batean arabera gerrillak esan duenez, “segurtasun lanetan ari zirela –jenerala- atzeman zuten”, Jorge Rodriguez eta Gloria Urrego abokatuarekin zegoenean.

Bahiketa honen ondorioz, Juan Manuel Santosek bake negoziazioak bertan behera uzteko agindua eman zuen. Bihar, asteazkena, bi urte beteko dira negozioak hasi zirenetik.

Halere, minutu batzuk lehenago, FARCek Habanan duen ordezkariak berretsi du ez dakiela ezer jeneralaren bahiketaren inguruan eta ez duela horren inguruan inolako informaziorik.

Gerrillaren bozeramale batek Kubako negoziazioak eta Kolonbiako mugen barruan gertatzen dena bereiztearen alde egin du. "Oztopoa gainditu nahi dugu behin betiko akordioa erdiesteko", esan du, Kolonbiako hedabideen arabera.

Su-eten eskakizuna

FARCek bahiketa onartu eta gero egindako beste komunikazio batean, gerrillaren bake negoziatzaileek bahiketa "salbuespena" dela esan dute, baina "normala" gerra baten baitan. Horregatik, su-etena eskatu diete bi aldeei, bake-prozesuak aurrera egin dezan.

"Bake ordezkaritza honek gatazka hau goiz konpontzen lagundu nahi du", esan du Jorge Torres Victoria gerrillariak.

Horren esanetan, su-eten batek giro "lasaiagoa" ekarriko luke Kolonbiako Gobernuaren eta gerrillaren arteko negoziazioak egiteko.

"Konfrontazioak jarraitzen badu, tankera honetako gertakizun gehiago jazoko dira. […] Gerra da geldiarazi behar duguna, ez bake-prozesua", berretsi dute.

Bestalde, FARCek Azate askatu nahi duela esan dute negoziatzaileek, baina hori Kolonbiako Gobernuak negoziatu beharko duela gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bahiketak albisteak