Mundua -

denboralea

Lau lagun hil dira Italian eta Suitzan izandako euriteen ondorioz

Azken egunotako euri jasek agerian utzi dituzte berriz ere azpiegitura italiarretako gabeziak eta agintarien aurreikuspen eza.

Beharginak Genova inguruan, konpontze lanetan. EFE
Beharginak Genova inguruan, konpontze lanetan. EFE
Beharginak Genova inguruan, konpontze lanetan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau pertsona hil dira azken egunotan Suitza eta Italia arteko mugaldean izandako euriteek eragindako uholdeetan. Bosgarren lagun bat desagertuta dago Genovako eskualdean.

Agintariek zabaldu dutenez, 70 gizonezko bat eta 16 urteko neskato bat hil dira bart Cerro di Lavenotik gertu dagoen etxebizitza batean, Suitzako mugaren inguruan.

Suitzan, bi emakume hil dira Davesco-Soragnoko eraikin baten zati bat apurtzea lortu zuen uholde batek harrapatuta. Hirugarren pertsona bat, 44 urteko gizonezko italiarra, hondakinen artean erreskatatu zuten eta, geroztik, ospitalean dago. Poliziak adierazi du gainerako desagertuen bilaketa lanetan diharduela.

Serra Rocco Genovatik gertu dagoen herrian, Ligurian, 67 urteko gizonezko bat desagertuta dago larunbatetik, litekeena da eskualde horretan gainezka egin duten ibaiekin eta uholdeekin lotuta egotea desagerpena.

Azken egunotako euri jasek agerian utzi dituzte berriz ere azpiegitura italiarretako gabeziak eta agintarien aurreikuspen eza.

Era berean, azken hilabetean lau pertsona hil dira uholdeetan, eta Liguriako, Piamonteko eta Emilia Romagnako landaketetan kalte handiak eragin dituzte, lora eta usain-belarren negutegien zonaldea da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea