Mundua -

Fox kateak eskainiko du

Bin Laden hil zuen soldaduaren nortasuna, dokumental batean

Navy Seals AEBko Itsas Armadako militar batek hil zuen Bil Laden, eta azaroan emitituko duten dokumental batean soldadu horren nortasuna zabalduko du FOXek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bin Laden Al Qaedako buruzagia nork hil zuen iragarriko du azaroan FOX telebista kateak, dokumental batean.

Navy Seals AEBko Itsas Armadako militar batek hil zuen Bil Laden, eta azaroan emitituko duten dokumental batean soldadu horren nortasuna zabalduko du FOXek.

Bi orduko dokumentala izango da. ‘Osama Bin Laden hil zuen gizona’ azaroaren 11n eta 12an eskainiko dute, eta Al Qaedako burua hil zuen soldaduari egindako elkarrizketa ere emango dute bertan.

Bin Ladenek bere azken minutuak nola bizi izan zituen azalduko dute aipatu dokumentalean.

Bin Laden 2011ko maiatzaren 2ko goizaldean hil zuten, tiroz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea