Mundua -
Ikasleak desagertu eta gero
Mexikoko Poliziak Guerreros Unidos taldeko ustezko burua atxilotu du
Gainera, momentura arte 36 polizia eta Guerreros Unidoseko 36 kide atxilotu dituzte; Igualan 43 ikasle desagerraraztea egotzi diete.
Erredakzioa
Mexikoko Poliziak Sidronio Casarrubias Salgado Guerreros Unidos taldeko ustezko buruzagiaren atxiloketaren berri eman du gaur, larunbata. Guerreros Unidosi aurreko irailean, Igualan, 43 ikasle desagerraraztea leporatu diote.
Jesus Morillo Karam Errepublikako prokuradore orokorrak eman du polizia-operazioaren berri, prentsaurrekoan. Atxilotu nagusia deklaratzen ari da.
Murilloren arabera, atxiloketa honen bidez, “egiara arinago eta errazago” hurbiltzea posible izango zaie agintariei, ikerketak bide berri bat hartuko baitu.
Prokuradorearen hitzetan, momentura arte 36 polizia eta Guerreros Unidoseko 17 kide atxilotu dituzte, tartean Casarrubias Salgado haien ustezko buruzagia, bere kolaboratzaileekin batera, Mexiko-Toluca errepidean.
Halere, Murillok azaldu du ustezko buruzagiak ukatu egin duela ikasleak desagerraraztea agindu izana.