Mundua -

Protestak Hong Kongen

Protestei eusten diete Hong Kongen, akordioaren aukera zabalduta ere

Egunotan, milaka manifestari irten dira kalera, gobernadoreak kargua utzi eta Txinari buru berria hautatzen uztea eskatzeko.

Gobernua ikasleekin biltzeko prest dago

1:27

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kaleak libratzeko akordioa lortu dutela zabaldu bada ere, ehunka manifestarik protestei eutsi diete Hong Kongen, South China Morning Post egunkariak kaleratutako informazioaren arabera.

Lekukoen arabera, Occupy Central mugimenduko hainbat taldek zenbait toki jendez hustea onartu dute. Zehazki, Mong Kok auzoa eta bertako gobernuburuaren eraikinaren inguruak libratzea adostu dutela zabaldu da azken orduotan, eta protestak Admiralty inguruan biltzea omen zen asmoa.

Horien esanetan, manifestari batek eta Poliziaren bozeramaile batek lortu dute akordioa, elkarri eskua emanda. Gerora, baina, hainbat lagunek manifestaria identifikatu eta aurreko egunetan manifestariekin bat egin duen polizia bat dela jakin dute.

Egunotan, milaka manifestari irten dira kalera, gobernadoreak kargua utzi eta Txinari buru berria hautatzen uztea eskatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak