Mundua -
Protestak
Gobernuak ordena berrezartzeko neurri guztiak hartuko ditu Hong Kongen
Gobernuak lehenbailehen ordena berrezarri ahal izatea espero du.
Erredakzioa
Hong Kongeko Gobernuak "beharrezkoak diren neurri guztiak" hartuko ditu ordena soziala berrezartzeko eta astelehenean hiria normaltasunera itzultzeko, Leung Chun-ying Hong Kongeko Gobernuko buruak iragarri duenez.
"Gobernuak eta Poliziak ordena soziala berrezartzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko betebeharra eta determinazioa dute, harik eta hiritarrak lanera eta beren eguneroko bizitzara itzul daitezen", iragarri du Gobernuak ohar batean.
"Egun hauetan Gobernuak hainbatetan esan die manifestariei modu baketsuan eta lehenbailehen protestak sakabanatzeko. Halaber, Gobernu egoitzen atarietan dauden manifestariei eraikin horietarako sarbideak ez blokeatzeko eskatu zaie", oharraren arabera.
Ahalik eta azkarren ordena soziala berrezartzeko itxaropena agertu du Hong Kongeko Gobernuak.
Gutxienez 19 atxilotu eta 18 zauritu
Protesten aldeko eta aurkako manifestarien arteko liskarrak izan dira Hong Kongeko kaleetan. 19 lagun atxilotu dituzte gauean, hiriko hainbat auzotan izandako liskarretan. Hainbat lekukok aitortu dutenez, hainbat lagunek manifestarien aurka egin dute Mong Kok auzoan. Atzo ere liskarrak izan ziren gauean eta 16 lagun atxilotu zituzten.
Mong Kok kaleak berriz hartu zituzten ikasleek eta oposizioko taldeak protestak agertu ziren, horiek kaleratuz eta kanpamenduak suntsituz. Bitartean, demokraziaren aldeko mugimenduaren taldeko opositoreek Hong Kongeko poliziaren egoitzaren inguruan bildu dira, beraien babesa eskaintzeko, protestetan izandako jarrera pasiboa kritikatu baitiete.
Horrela, gutxienez 19 lagun atxilotu dituzte eta 18 zauritu dira, tartean sei polizia, ostiralean manifestarien eta Beijingen aldekoen arteko liskarretan. Protesta horiengatik, ikasleek Gobernuaren bozeramaileekin izaten ari ziren negoziazioak eten dituzte.
Hong Kongeko poliziak prentsaurrekoa eskaini du eta ostiralean izandako liskarren inguruko xehetasunak eman ditu. Beijinen aldekoek Mong Kokeko protestagunearen aurka egin zuten, manifestariei aurre eginez eta kanpalekuak suntsitzen saiatu ziren. Istiluetan, 19 lagun atxilotu zituzten: horietatik gutxienez zortzik triada Txinako talde kriminalekin lotura dute, Kwok Pak Chung komandanteak jakinarazi duenez.