Mundua -

Profila

David Cameron: Eskoziari autonomia gehiago emango dion ingelesa

Independentziaren inguruko erreferendumean ezetzak irabazi ostean, Britainia Handiko lehen ministroak hitza beteko duela eta Eskoziari autonomia gehiago emango diola adierazi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Independentziaren inguruko galdeketan ezetzak irabazi ostean, tradizioen defendatzailearen prototipo den David Cameron Britainia Handiko lehen ministroak esan du hitza beteko duela eta Eskoziari autonomia gehiago emango diola. Cameron 1966an jaio zen Londresen, aristokraten familia batean; hain zuzen ere, beren arbasoak Guillermo IV erregearen familiakoak ziren. Aitaren arbasoak, baina, Aberdeenshire konderrikoak ziren. Londres inguruetako Eton udalerriko ikastetxean ikasi zuen eta, ondoren, Filosofia, Politika eta Ekonomia ikasi zituen Oxfordeko Unibertsitatean. Graduatu ondoren, Hong Kongen egin zuen lan hiru hilabetez, baina, handik gutxira, Londresera itzuli zen. John Majorren agintaldia, Norman Lamont ekonomia ministroa ohiarekin egin zuen lan, aholkulari berezi gisa, eta 2001eam sartu zen Britainia Handiko Parlamentuan. Ordutik aurrera, buru-belarri ekin zion politikari eta ibilbide azkarra izan du bertan. 2005ean laboristek garaipena lortu ostean, bere alderdiko buru izendatu zuten. 2010ean lortu zuen Cameronek Britainia Handiko Gobernura iristea, baina akordioa behar izan zuen agintea eskuratzeko. Downing Streetera iritsita, murrizketa sakonei ekin zien, atzeraldiari aurre egiteko asmoz. Horrekin batera, politika euro-eszeptikoari ekin zion, eta Europar Batasunaren inguruko galdeketa egitea agindu zuen, toriek 2015eko hauteskundeak irabaziko balituzte. Halaber, Alex Salmond Eskoziako ministro nagusiarekin independentziaren inguruko erreferenduma egitea eta bertako galdera adostu zituen 2012an. Aditu askoren arabera, Cameronen politikan akatsa izan zen hori, baina, gaur bertan Britainia Handiko lehen ministroak adierazi duenez, "zuzen" jokatu zutela uste du, "SNPk Gobernuan duen gehiengoa errespetatu eta Eskoziako herritarrei hitza emanda".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eskoziako independentzia erreferenduma David Cameron