Mundua -

AEB

Obamak Estatu Islamikoaren aurkako plana zehaztuko du gaur gauean

Litekeena da agintariak eraso selektiboak areagotzea eta Siriara ere zabaltzea agintzea.

Barack Obama AEBko presidentea. EFE
Barack Obama AEBko presidentea. EFE
Obamak ISISen aurkako gerraren plana aurkeztuko du

1:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBko presidenteak Estatu Islamikoa garaitzeko plana azalduko du gaur gauean. Dena dela, ez ditu kostua eta iraupena zehaztuko.

Agintariak telebistan eskainiko duten hitzaldi batean egingo du iragarpena, 21:00etan (biharko 03:00ak, Euskal Herrian).

Duela hilabete, AEBko Armada jihadisten aurkako eraso selektiboak egiten hasi zen, Iraken, eta orain baliteke Obamak eraso horiek Siriara hedatzea agintzea. Badirudi ez duela operazio militar zabalik iragarriko.

"Operazio militarrak epe luzera arrakasta ekarriko duela uste dutenek ez dituzte azken hamarkadako ikasgaiak ikasi", ohartarazi du Josh Earnest Etxe Zuriko bozeramaileak.

Wall Street Journal egunkariaren arabera, Etxe Zuria Iraken eraso selektiboak areagotzea aztertzen ari da, matxinoen esku dauden lurraldeak herrialde horretako Gobernuak berreskura ditzan.

Washington Post urrunago joan da, eta erasoak Siriara ere zabalduko dituztela aurreratu du.

Etxe Zuriaren ustez, Obamak ez du Kongresuaren baimena behar tankera horretako erasoak agintzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Barack Obama argazkiak