Mundua -

Erreferenduma

Eskoziaren independentziaren aldeko botoak igo egin dira

Eskoziarren % 41,6k Eskozia Erresuma Batuaren parte ez izatearen alde agertu dira, argitaratutako azken inkestaren arabera. Batasunaren alde daudenen aldea murriztuz doa.

Alex Salmond Eskoziako lehen ministroa. Artxiboko irudia. EFE
Alex Salmond
Erresuma Batuaren 'batasuna' defendatu du Cameronek

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eskoziarren % 41,6k Eskozia Erresuma Batuaren parte ez izatearen alde agertu dira, argitaratutako azken inkestaren arabera. Batasunaren alde daudenen aldea murriztuz doa.

Survation enpresak Daily Mail egunkariarentzako egindako inkestaren arabera, sei puntutan murriztu da bi aldeen arteko distantzia, Eskoziako independentzia erreferendum historikoa egiteko hiru aste baino gutxiago geratzen diren honetan.

Independentziaren aldekoak % 41,6 dira, duela hilabete % 37,2 zirela. Batasunaren defendatzaileak, aldiz, % 47,6 dira; duela hiru aste % 50,3 ziren.

Inkesta 16 urte baino gehiagoko 1.001 eskoziarrei egin diete, astelehen honetan independentziari buruzko telebistako bigarren eztabaida egin ostean. Analisten arabera, Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak irabazi zuen.

Gaur argitaratutako datuen arabera, galdekatutako % 24,6k independentziaren alde egingo dutela azaldu dute, Salmonden eta Alistair Darling ministro ohiaren arteko eztabaida ikusi ostean.

"Historiako fusiorik onena", Cameronen ustez

David Cameron Britainia Handiko lehen ministroak Eskozian bigarren eguna egin du, batasunaren aldeko kanpaina babesteko. Kanpaina hori “historiako fusiorik onenatzat” jo du, Salmondek independentziaren aldeko defentsa indartu duen bitartean.

Salmondek Eskoziako Gobernuan jarraituko du erreferendumak porrot eginez gero

Bestalde, Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak ostiral honetan esan duenez, Gobernu autonomoaren buru izaten jarraituko du, irailaren 18ko Eskoziaren independentziaren aldeko erreferendumak porrot eginez gero ere.

BBCko irrati programa bati eskainitako elkarrizketa batean, politiko nazionalistak esan du 2011n horretarako hautatu zutela, gehiengo osoz, eta Eskoziako lehen ministro izaten jarraituko duela azaldu du, eskoziarrek independentziaren alde egiten ez badute ere. Emaitza loteslea izango da.

 

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ezkozia argazkiak Eskoziako independentzia erreferenduma