Mundua -

Eskozia

Milioi bat hautesle eskoziarrek sinatu dute independentziaren alde

Alex Salmond Eskoziako ministro nagusiak 2012an esan zuenaren arabera, milioi bat lagunen sinadurak lortuz gero herrialdea independente izango litzateke.

Alex Salmond, Eskoziako ministro nagusia. Argazkia: EFE.
Alex Salmond, Eskoziako ministro nagusia. Argazkia: EFE.
Alex Salmond, Eskoziako ministro nagusia. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milioi bat baino gehiago hautatzaile eskoziarrek sinatu dute Eskoziaren independentziaren aldeko aldarrikapen bat, ostiralean “Yes Scotland (Bai Eskozia)” kanpainak jakinarazi duenez. Kanpaina hori Eskoziaren independentziaren aldekoa da; gaur egun, Erresuma Batuaren barnean dago herrialdea.

Alex Salmond Eskoziako ministro nagusiak 2012an esan zuenaren arabera (independentziaren aldekoa da Salmond, eta kanpaina abiatu zutenean esan zuen), 2014ko irailaren 18ko erreferenduma egin baino lehen milioi bat sinadura lortuz gero Eskoziak independentzia lortuko luke.

Kontsultarako zentsua 4,3 bat milioikoa da, eta Eskoziako Gobernuak uste du parte-hartzea gutxienez % 80koa izango dela, 3,36 milioi hautesle. Guztira, zentsuan dauden 1.001.186 lagunek sinatu dute aldarrikapena, "Yes Scotland"en arabera.

Kanpainaren arduradunaren ustez, "pozgarria" da

Blair Jenkins kanpainaren arduradunaren ustez, pozgarria da milioi bateko sinaduraren helburua lortu izana. Hori bai, nahiz eta jende askok parte hartu, independentziaren aldeko kanpainak beste milioi bat aldeko boto behar ditu.

Inkesten arabera, independentziaren aurkakoak gehiago dira, aldekoak baino. Azken inkesta astelehenean argitaratu zuen “The Times” egunkari britainiarrak, eta bertan islatzen zutenez eskoziarren % 43 independentziaren alde daude, eta % 57, aldiz, kontra. Zalantzatiak ez dituzte kontuan izan, inkesta horren datuak emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ezkozia albisteak Bigarrena Eskoziako erreferenduma