Mundua -

Botika esperimentala

Ebola zuen AEBko medikuak alta jaso du ZMapp hartu ostean

Nancy Writebol misiolariari ere botika esperimentala ematea erabaki zuten agintariek, baina honek ez du hobera egin.

Ikerlari txinatarrek ebola antzemateko erreaktiboa aurkitu dute. Argazkia: EFE.
Ikerlari txinatarrek ebola antzemateko erreaktiboa aurkitu dute. Argazkia: EFE.
Ikerlari txinatarrek ebola antzemateko erreaktiboa aurkitu dute. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ebola zuen Kent Brantly mediku estatubatuarrak alta jaso du Atlantako ospitale batean ZMapp botika esperimentalarekin tratamendua jaso ostean, Samaritan’s Pursek, Brantlyk lan egiten duen giza erakundeak, jakinarazi duenez.

Brantly abuztuaren 2an heldu zen AEBra Liberiatik, hegazkinez eta segurtasun neurri handien artean. Egun batzuk geroago, Nancy Writebol misiolaria ere eraman zuten AEBra, eta Brantly zegoen ospitale berean sartu zuten.

Biak ZMapp botika esperimentalarekin tratatzea erabaki zuten agintariek, ebolaren agerraldi hau izan arte tximuekin bakarrik probatuta izan arren. Dirudienez, tratamenduak emaitza onak izan ditu medikuaren kasuan, eta Atlantako Emory Unibertsitate Ospitalea utzi du jada, erakunde horren esanetan.

Munduko Osasun Erakundeak (MOE) asteazkenean emandako datuen arabera, ebolak 1.350 pertsona hil ditu Ginean, Sierra Leonan, Liberian eta Nigerian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ebola gaitza