Mundua -
Galdeketa Eskozian
Herritarren % 43 Eskoziaren independentziaren alde agertu dira
Aurreko astean egindako zundaketarekin alderatuta, % 4 gehiagok esan dute independentziaren aldeko botoa emango dutela.
Erredakzioa
Eskoziarren % 43k esan dute herrialde horren independentziaren alde bozkatuko dutela, azkeneko zundaketaren arabera. Galdeketa horretan ez dituzte zalantzatiak kontuan hartu.
Inkesta YouGov enpresak egin du, The Times egunkariak eskatuta. Horren arabera, hazi egin da Eskoziaren independentziaren aldekoen kopurua. Izan ere, enpresa berak joan den astean egindako zundaketan % 4 gutxiagok esan zuten independentziaren aldeko botoa emango zutela; hau da, % 39k.
Hala ere, zalantzatien kopurua kontuan hartuta, abuztuaren 12tik 15era bitartean mila pertsonako laginketan egindako zundaketaren emaitza honakoa izango zen: galdetutakoen % 38 independentziaren alde zeude; % 51, kontra, eta % 11, zalantzan.
Eskozian bizi diren 16 urtetik gorako herritarrek independentzia "bai" edo "ez" nahi duten erantzun ahal izango dute irailaren 18an. Erreferendum horren emaitza loteslea izango da.
Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak eta Alistair Darling independentziaren aurkako kanpainaren buruak bigarren eztabaida egingo dute abuztuaren 25ean telebistan.