Mundua -

Wikileaksen sortzailea

Assange 'laster' irtengo da Ekuadorrek Londresen duen enbaxadatik

Halere, ez du zehaztu zelan irtengo den eraikinetik, ezta, Sky Newsek esan bezala, osasun arazoak direla eta, Erresuma Batuko agintarien esku geratuko den ere.

Julian Assangek zeresan handia eman du azken urteotan, sekretupeko agiriak plazaratu zituenetik. Efe
Julian Assangek zeresan handia eman du azken urteotan, sekretupeko agiriak plazaratu zituenetik. Efe
Assangek 'laster' utziko du Ekuadorrek Londresen duen embaxada

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Julian Assange Wikileaksen sortzaileak gaur, astelehena, iragarri duenez, "laster" irtengo da Ekuadorrek Londresen duen enbaxadatik, bertan bi urte baino gehiago eman ostean.

Ricardo Patiño Ekuadorko Kanpo Arazoetarako ministroarekin batera egindako prentsaurreko batean, Assangek baieztatu du asiloaren inguruko baldintzak ez direla aldatu, eta, inolako deliturik inputatu ez badiote ere, "preso" sentitzen dela nabarmendu du.

Assangeren esanetan, Ekuador Wikileaksen sortzailea babesten ari da AEBko Justizia Departamentuak ikerketa zabalik duelako agiri sekretuak zabaltzeagatik.

Ekuadorrek asiloa onartu eta bi urtera, bertatik "laster" irtengo dela esan du Assangek, Polizia britainiarrak atxilotzeko arriskua dagoen arren, Suediara bidaltzeko, han delitu sexualak egin dituelakoan ikertzen ari baitira.

"Laster aterako naiz enbaxadatik", esan du Assangek, aukera horren inguruan zabaldu diren espekulazioen harian, baina bertatik alde egiteko arrazoiak "seguruenik" ez dira bolo-bolo dabiltzanak.

Australiarrak onartu egin du giltzapean eman dituen bi urteetan bere osasun egoerak okerrera egin duela, epe horretan egunean ordubetez ariketa fisikoa egin badu ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Londres albisteak gaur Ingalaterra albisteak Ekuador albisteak