Mundua -
Egipton
Gaur berrekingo diete palestinar eta israeldarren arteko negoziazioei
Adierazi dutenez, ordezkaritzak "lan handia du aurretik palestinarren eskubideak defendatzea eta okupazioa bukatzea lortzeko".
Erredakzioa
Israel eta Palestinaren arteko negoziazio sorta berria igande honetan abiaraziko dute, Egiptoren bitartekaritza lanari esker, eta gaur eta bihar egingo dituzte Al Kairon, Azam al Ahmed Palestinako ordezkarien buruak zabaldu duenez.
Kazetarien aurrean bart egindako adierazpenetan Azamek ziurtatu duenez, aurreko bileretan "zerrendako blokeoa bertan behera uztea eta mugako zenbait pasabide zabaltzea adostu zen, orain adostutakoa praktikan zelan jarri negoziatu beharko da".
Gainera, iragarri duenaren arabera, datorren irailean nazioarteko batzar bat antolatuko dute, Israelen "okupazioren ondorengo erasoaren" ondorioz Zerrenda berriro eraikitzeko, eta bertan nazioarteko aktoreek eta emaileek parte hartuko dute.
Halere, ordezkaritzak "lan handia du aurretik palestinarren eskubideak defendatzea eta okupazioa bukatzea lortzeko", nabarmendu du.
Al Ahmeden esanetan, su etena adostu ostean, ihes egin dutenak lagundu behar dira, zauriak sendatu, Gaza berriro eraikitzen hasi eta blokeoa bertan behera utzi, batasun politikoa gauzatzeko.