Mundua -

Tragedia

Malin izandako hegazkin-istripuko bigarren kutxa beltza aurkitu dute

François Hollande Frantziako presidenteak, bestalde, Air Algérie hegaldian hildako lagunen gorpuak Frantziara eramango dituztela iragarri du.

Polizia Zientifikoko kideak Malira abiatu dira. Argazkia: EFE
Maliko aire istripua zerk eragin zuen argitzeko lanetan ari dira

1:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Malirako Nazio Batuen batzordeko adituek (MINUSMA) ostegunean Mali ekialdean istripua izan zuen hegazkinaren bigarren kutxa beltza aurkitu dute. 116 pertsona zeramatzan, NBEko misio horretarako iturri batek jakitera eman duenez.

MINUSMAko adituak atzo heldu ziren Gossi eskualdean izan zen ezbeharraren tokira, Gaotik, guneko hiri nagusitik, ehun bat kilometrora.

Swiftair Espainiako enpresaren hegazkinak 110 bidaiari eta sei tripulatzaile espainiar. Bat bera ere ez da bizirik irten. Dirudienez, eguraldi txarra zegoen istripua izan zenean.

Ostiralean aurkitu zuten lehen kutxa beltza. Dagoeneko Gaon dago, eta agintariak dispositibo bat martxan jarri dute, biktimen familiei harrera egiteko. Horietatik 54 frantsesak ziren.

Hegazkina Burkina Faso-Aljeria bidea egiten ari zen. Sarbide zaileko leku batean behea jo zuen, horrek gorpuak aurkitzea zaildu du, baita ikerketa oztopatu ere.

Kutxa beltzak ere, Frantziara

Hegazkinaren kutxa beltzak Frantziara bidaliko dituzte datozen ordu edo egunetan, BEA erakundeko hegazkin istripuetan adituek azter ditzaten.

Remy Jouty Ikerketa eta Analisien Erakundeko (BEA) zuzendariak France Info irratian azaldu duenez, BEAk hartuko du kutxa beltzek grabatutako datuak aztertzeko ardura. Kutxak istripua izan zen lekutik Gaora, gertuenen dagoen hirira, eraman dituzte.

Joutyren arabera, istripua Malin gertatu zenez, berari dagokio ikerketa egitea, baina bertoko agintariek "BEAren laguntza teknikoa eta esperientzia baliatu" nahi izan dute.

Gorpuak Frantziara

François Hollande Frantziako presidenteak, bestalde, Air Algérie hegaldian hildako lagunen gorpuak Frantziara eramango dituztela iragarri du, lehen identifikazio lanak istripuaren lekuan egin eta gero.

Hegazkinean zihoazen 54 frantziarren sendiekin bildu da arratsaldean Hollande eta bileraren ondoren egindako adierazpenetan eman du ezagutzera erabakia.

"Nire ustez, istripuaren tokian dauden taldeek beharrezkoa den denboran gorpu guztiak identifikatu eta bildu ditzakete, eta ahal denean Frantziara ekarri", esan du.

Ezbeharra gertatu zen lekura joan nahi duten senitartekoei "laguntza neurriak" erraztuko dizkiela ere azaldu du Frantziako presidenteak.

Espainiako adituak Malira joan dira, istripua aztertzeko

Halaber, abiazio zibileko bi aditu eta Polizia Zientifikoko bost kide Malira bidean dira, Swiftear enpresako istripuaren ikerketetan parte hartzeko.

Gobernutik azaldu dutenez, hegazkina 08:00etan atera da Madrilgo Torrejon de Ardozetik, Bamakora bidean, Maliko hiriburura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea