Mundua -

Gatazka

Boko Haramek beste sarraski bat egin du Nigeriako iparraldean

Sekta islamikoak ia 4.000 pertsona hil ditu aurten. Dille herrian izan da azken sarraskia.

Boko Haramen eraso baten biktimak. EiTB
Boko Haramen eraso baten biktimak. EiTB
Boko Haramen eraso baten biktimak. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 45 pertsona hil dira Boko Haram sekta islamikoak Nigeriako iparraldean egindako sarraski batean, bertako hedabideek jakinarazi dutenez.

Erasoa Dille herrian (Borno eskualdea) izan da, gaur goizaldean. Antza denez, Boko Haramekoak 20 ibilgailutan iritsi dira, eta tiroka hasi dira, guztien aurka. Gainera, etxebizitzei eta dendei su eman diete.

"Ezustean harrapatu gaituzte, gehienak lotan geundela, eta tiroka eta kanta erlijiosoak abestuz esnatu gaituzte", azaldu du auzokideetako batek.

Bi orduren ostean, hegazkin militar bat erasotzaileen bila aritu da, baina Armadak ez du zehaztu norbait topatu duen.

Nigeriako Gobernuak larrialdi egoera ezarri du hiru eskualdetan (besteak beste, Bornon), baina neurri horrek ez du sekta islamikoaren erasoak galaraztea lortu. Aurten, ia 4.000 pertsona hil ditu jada.

Boko Haram izenak "hezkuntza ez islamiarra bekatu da" esan nahi du. Taldeak estatu islamikoa ezarri nahi du Nigerian.

Herrialde horretako iparraldean, biztanle gehienak musulmanak dira, eta hegoaldean, aldiz, kristauak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea