Mundua -
Bake prozesua
Kolonbiako Armadak FARCeko hamabi gerrillari hil ditu
Armadaren erasoek bere horretan jarraitzen dute, nahiz eta duela bi urtetik Juan Manuel Santosen Gobernua gerrillariekin bake elkarrizketak izaten ari den Habanan.
Erredakzioa
Kolonbiako Armadak eta Polizia Nazionalak FARCeko hamabi gerrillari hil dituzte Antioquia departamentuan, segurtasun indarrek jakitera eman dutenez.
"Pastor Alape FARCen ipar-mendebaldeko buruari aurre egiteko" esfortzuen baitan kokatu dute gaurko operazioa.
Indar Militarren Komando Nagusiak jakitera eman duenez, FARCi aurre egiteko azken lau urteetan egiten ari diren "Ohorezko Ezpata" operazioari esker, dagoeneko 53 buru atxilotu dituzte.
Izan ere, Armadaren erasoek bere horretan jarraitzen dute, nahiz eta duela bi urtetik Juan Manuel Santosen Gobernua gerrillariekin bake elkarrizketak izaten ari den Habanan.