Mundua -

Espioitza

NSAren ustezko espioi bikoitz bat atxilotu dute Alemanian

Alemaniako 218 barne dokumentu filtratu izana leporatu diote ustezko agente bikoitzari. Horien truke, Estatu Batuetako espioitzak 25.000 euro ordaindu zizkiola uste da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Batuetako Segurtasun Agentzia Nazionalaren (NSA) ekintzen inguruko polemika berriro piztu da Alemanian, espia alemaniar bat atxilotu baitute ustezko kontraespioitzagatik. AEBi espioitza kasuak ikertzeko batzorde alemaniarraren informazioa igorri ziola uste da.

31 urte ditu atxilotuak, eta Alemaniak zerbitzu sekretuetako kidea da, baina bi urtez Estatu Batuetako NSArako agente bikoitz gisa aritu dela uste da, Der Spiegel astekariaren eta Süddeutsche Zeitung egunkariaren arabera.

Fiskaltza federalaren aginduz atxilotu dute gizonezkoa, eta AEBko espioitza eskandalua ikertzen duen Parlamentuko sekretu ofizialen batzordeari jakinarazio diote, baita Angela Merkel kantzilerrari ere.

Der Spiegel astekariaren edizio digitalak dioenez, gizonezkoak Washingtoni zerbitzuak eskaintzen zizkiola aitortu du, eta Berlingo AEBen enbaxadak ematen zizkiola aginduak.

Alemaniako 218 barne dokumentu filtratu dituela uste da, tartean, Bundestageko ikerketa komisioaren hiru akta. Horien truke, Estatu Batuetako espioitzak 25.000 euro ordaindu zizkion, Austrian bilera batean jaso zituenak.

Süddeutsche Zeitung egunkariak adierazi du akusatua Errusiako zerbitzu sekretuekin hitz egiten saiatu zela, baina ez dago argi informazioa igortzea lortu ote zuen.

NSAren espioitza ikertzen duen Bundestageko batzordean sumindura sortu du atxiloketak, eta afera argitzeko eskatu dute.

Berlinen eta Washingtonen artean tentsioa eragin dute espioitza kasuek, AEBk Merkelen telefonoa zelatatu zuela jakin zenetik.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea