Mundua -

Europako Batzordea

Juncker uztailaren 15ean izendatuko dute Europar Batzordeko presidente

Bozketa uztailaren 16an egitea aurreikusita zegoen, baina egun horretan estatuburuek ezohiko goi-bilera egingo dute Bruselan.

Jean-Claude Juncker uztailaren 15ean aukeratuko dute Europar Batzordeko presidente. EFE
Jean-Claude Juncker uztailaren 15ean aukeratuko dute Europar Batzordeko presidente.
Jean-Claude Juncker uztailaren 15ean aukeratuko dute Europar Batzordeko presidente. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Parlamentuko Presidenteen Konferentziak Jean-Claude Juncker Europar Batzordeko presidente izendatzeko bozketa uztailaren 15ean egitea erabaki du, Efe agentziak Parlamentuko iturriak aipatuta zabaldu duenez.

Bozketa uztailaren 16rako aurreikusita zegoen, baina egun horretan estatuburuek ezohiko goi-bilera egingo dute, goi-karguak banatzeko, eta horretarako ezinbestekoa da Europako Parlamentuaren gehiengoak Juncker babestea.

Gauzak horrela, bozketa uztailaren 16tik 15era aurreratzea erabaki dute.

Europako Alderdi Popularrak maiatzaren 25eko hauteskundeak baino lehen iragarri zuen Europako Batzorderako presidentegaia Juncker izango zela.

Joane astean egindako Europako Kontseiluaren bileran 26 herrialderen babesa jaso zuen; Erresuma Batuak eta Hungariak soilik bozkatu zuten Junckerren kontra.

Europako popularrek, sozialdemokratek (S&D) eta liberalek (ALDE) adostuta dute Europako Batzordeko presidentea Juncker izan behar dela, hauteskundeak Alderdi Popularrak irabazi zituela kontuan hartuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea