Mundua -

Prentsa

Egiptok zazpi urteko zigorra ezarri die Al Jazeerako hiru kazetariri

Abenduan atxilotu zituzten eta, besteak beste, albiste faltsuak zabaltzea, Egipto gerra zibilean dagoen herrialdetzat aurkeztea eta Anai Musulmanekin kolaboratzea egotzi diete.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egiptoko epaitegi batek zazpi urteko kartzela zigorra ezarri die abendutik atxilotuta dauden Al Jazeerako hiru kazetariei.

Besteak beste, "albiste faltsuak zabaltzea", Egipto "gerra zibilean dagoen herrialde" bat bezala aurkeztu eta Anai Musulmanekin kolaboratzea egotzi diete.

Peter Greste berriemaile australiarrak eta Mohamed Fahmy egiptoarra (biana Kanadako pasaportearekin) zazpi urteko espetxe zigorra jaso dute, saioaren bukaeran irakurritako ebazpenaren arabera.

Baher Mohamed egiptoarrak 10 urtekoa jaso du, ordea, zazpi urte bere kideek egindakoa leporatuta eta beste hiru atxilotu zuten unean bala bat zeramalako.

Auzitegiak, halaber, 12 pertsona ihesaldian epaitu ditu -horietatik hiru atzerritarrak- eta 10 urteko kartzelaldia ezarri die.

Horrez gain, hiru ikaslek zazpi urteko zigorra ere jaso dute, eta beste hiru absolbitu dituzte.

Shaaban Said auzi horretan parte hartu duen abokatuetako batek esan duenez, epaiaren kontrako helegitea jarriko dute, eta "gogorra eta krudela" izan dela onartu du.

Mike Greste Peter Gresteren anaiak, era berean, helegitea aurkeztuko dutela baieztatu du, eta ebazpena ezagutu ostean "atsekabetuta" dagoela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Epaiketak bideoak Egiptoko albisteak Kazetaritza