Mundua -

Erasoa Kolonbian

Soldadu bat hil da Kolonbian, ustez FARCek egindako eraso batean

Erasoaren arduradunen bila ari dira Kolonbiako agintariak indar armatuekin elkarlanean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soldadu bat hil eta beste bi zauritu dira Kolonbian, ustez, FARCen "Jacobo Arenas" zutabeak egindako eraso batean, Kolonbiako agintariek jakinarazi dutenez.

Erasoa Cauca eskualdean izan da, azken aldian aurrez aurreko eraso gehien izan duen eskualdean.

Wilson Cabra jeneralaren arabera, erasotzaileen asmoa Jambalo eta Caldono herriei eraso egitea zen, baina Armadak eta Poliziak eragoztea lortu dute.

Horren esanetan, Caldono herriaren atarian lehergailuak botatzen hasi dira eta horietako bat soldaduak zeuden inguruan erori da. "Soldaduetako bat hil egin dute, izan ere, gorputzaren aurreko aldea erre egin diote", adierazi du.

Orain erasoaren arduradunen bila ari dira Kolonbiako agintariak indar armatuekin elkarlanean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea