Mundua -

Europako Batzordea

Lagarderen hautagaitza onartuko lukeen galdetu dio Merkelek Frantziari

Londresek onartu egin du NDFren zuzendaria Europako Batzordeko presidente izateko hautagai gisa, Cameronek betoa jarri nahi baitio Junckerri. Alemaniak ukatu egin du proposamen hori egin izana.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Christine Lagarde NDFko zuzendaria EBko presidente izateko hautagai gisa onartuko lukeen galdetu dio Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak Frantziari, Frantziako Gobernutik jakitera eman dutenez.

François Hollande Frantziako presidenteari proposatu dio hautagaitza Markelek, maiatzaren 25eko Europako hauteskundeen ostean egindako solasaldian. ''Merkelek modu pribatuan planteatu zion, eta Hollandek ez zion behin betiko iritzirik agertu, baina Europarentzat NDFn postu bat galtzea ez dela ona esan zion'', azaldu dute bertatik.

Alemaniak ukatu egin du

Alemaniako Gobernuak, bestalde, ukatu egin du informazio hori. ''Informazioa okerra da'', esan du Gobernuaren bozeramaile batek.

Herman Van Rompuy

Maiatzaren 27an Bruselan egindako goi-bileran presidentea aukeratzeko negoziazioei ekiteko eskatu zioten EBko buruek Herman Van Rompuyri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea