Mundua -
Eskozia
Eskoziako erreferendumerako kanpaina abian da
Galdekatutako pertsonen % 40k independentziaren alde bozkatuko ez luketela erantzun dute.
Erredakzioa
Eskoziaren independentziagatik egingo den erreferendumerako kanpaina hasi da ostiral honetan. Inkesten arabera, eskoziarrek ez lukete Ingalaterratik banantzearen alde bozkatuko.
"Ezaren kanpainak abantaila izan du galdeketa gehienetan", adierazi du Tom Mludzinski ComRes kontsultariaren inkesta politikoen zuzendariak. "Duela gutxi abantaila hori murriztu egin da, baina oraindik ez dago emaitzak independentziaren aldekoak izatetik gertu".
Eskoziako nazionalistek independentzia nahiak, areriotasun historikoak eta Londreseko buruzagien kudeaketa txarrak botoa irailaren 18an sezesioaren aldekoa egitea espero dute.
Britainia Handiko alderdi politiko nagusiek bat egin dute banaketaren aurka, eta batasuna eskatu dute, eskoziarrentzat horrek eragin lezakeen kostu ekonomikoari begira.
Inkesten arabera, eskoziarrek ez lukete banaketaren alde bozkatuko, % 40k independentziaren aurka egingo luke, % 30k alde. Baina oraindik emaitza aldatu dezaketen hainbat zalantzakor daude.