Mundua -

Bahiketa Nigerian

Nigeriako Gobernua Boko Haramekin negoziatzeko 'prest' agertu da

Tanimu Turaki Nigeriako Gai Berezietarako arduradunak azaldu duenez, Abubakar Shekau Boko Harameko buruzagia "zintzoa" bada konfiantzazko pertsonak negoziatzera bidali beharko lituzke.

Neskatoen inguruko informazio falta salatzeko manifestazioa. Argazkia: EFE
Neskatoen inguruko informazio falta salatzeko manifestazioa. Argazkia: EFE
Nigeriako Gobernuak zabalik dauzka erreskate bide guztiak

1:35

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nigeriako Gobernua Boko Haram sekta islamiarrarekin negoziatzeko "prest" agertu da bahitutako 200 neskatoak askatzeko, Nigeriako ministro batek BBC telebistan azaldu duenez.

Tanimu Turaki Nigeriako Gai Berezietarako arduradunak Britainia Handiko telebista katean azaldu duenez, Abubakar Shekau Boko Harameko buruzagia "zintzoa" bada konfiantzazko pertsonak negoziatzera bidali beharko lituzke.

Goodluck Jonathan Nigeriako presidenteak Adiskidetzeko Batzordea sortu zuen Boko Haramekin negoziatzeko bideak bilatzeko. Turaki Batzordeko presidentea da.

Trukea

Atzo beloarekin estalitako 130 neskato agertu ziren bideo batean, Koranaren bertsoak abesten. Talde erradikaleko presoen truke neskatoak askatzeko aukera azaldu zuen Abubakar Shekauk bideoan.

Gai Berezietarako ministroak 'Focus On Africa' BBCko saioan adierazi duenez, elkarrizketa krisiari amaiera emateko "erabakigarria" da.

Adingabeak askatzeko "aukera guztiak" mantentzen dituela esan du Nigeriako Gobernuak, Exekutiboko bozeramailearen hitzetan. Gobernua grabaketa aztertzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea