Mundua -
Nigeria
Bahitutako neskatoak presoen truke askatzea proposatu du Boko Haramek
Abubakar Shekau liderrak neskatoak "merkatuan" saltzeko mehatxua egin zuen joan den astean, eta guztiak Islamera bihurtu direla esan du orain.
Erredakzioa
Nigerian bahitutako 200 neskatoak presoen truke askatzeko proposamena egin du Abubakar Shekau Boko Haram talde islamistako liderrak, AFP agentziaren arabera.
Albiste agentzia frantziarrari bidalitako beste bideo batean, neskatoak Islamera bihurtu direla esan du Shekauk. Joan den astean, neskatoak "merkatuan" saltzeko mehatxua egin zuen.
Talde islamistak Nigeriako ipar-ekialdeko eskola bati eraso egin zion eta 200 neskato bahitu zituen apirilaren 14an.
Boko Haram "hezkuntza islamiarra ez dena pekatua da" esan nahi du tokiko hizkuntzan. Taldeak xaria edo lege islamikoa ezarri nahi du Nigerian. Musulmanak gehiengoa dira iparraldean, baina hegoaldean, aldiz, kristauak dira nagusi.