Mundua -
Italia
Berlusconik epaileak agindutako gizarte lanak hasi ditu, Milanen
Italiako gobernuburu ohiari urtebeteko kartzela zigorra jarri zioten iruzur fiskalagatik, baina bere adina dela eta (77 urte) ez du kartzelan sartu behar eta horren ordez gizarte lanak egingo ditu.
Erredakzioa
Silvio Berlusconi Italiako gobernuburu ohiak opstiral honetan hasi ditu epaileak agindutako gizarte lanak. Berlusconi 9:43ean iritsi da Familia Santuaren Fundazioak Milanen duen zaharrentzako zentroan, iruzur fiskalagatik jarritako zigorra betetzen hasteko.
Politikari italiarrak astean lau ordu eman beharko ditu Alzheimer gaixoak jagoten.
Italiako Gobernuburu ohi eta Forza Italiako alderdi kontserbadorearen sortzaileari baimena eman zioten apirilaren 15ean urtebeteko kartzela zigorra gizarte lanekin ordezkatzeko. Berlusconik 77 urte ditu eta, adinaren ondorioz, ez du kartzelan sartu behar.
Milaneko espetxe zaintzako epaitegiak baimena eman zion gizarte lanak egin eta etxean giltzapetuta egotea saihesteko.
Epaitegiaren erabakiak lehen ministro ohiaren mugimenduak murriztu egiten ditu, baina, hala ere, astero Erromara joateko baimena izango du eta jarduera politikoa ez diote murrizteko.
Gizarte lanek Forza Italia alderdiaren hauteskunde kanpainari kalterik ez egitea espero duela adierazi du Berlusconik.