Mundua -

300 hildako baino gehiago

Hondoratzeak Hego Koreako lehen ministroaren dimisioa ekarri du

"Biktimen senideen dolumina eta jendearen haserrea ikusi eta gero, uste dut erantzukizuna nire gain hartu eta dimititu behar dudala", esan du lehen ministroak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Chung Hong-won Hego Koreako lehen ministroak dimisioa eman du, Sewol hondoratutako itsasontziaren ezbeharrean -300 hildako eta desagertu baino gehiago- egindako kudeaketa dela eta jasotako kritikengatik.

"Biktimen senideen dolumina eta jendearen haserrea ikusi eta gero, uste dut erantzukizuna nire gain hartu eta dimititu behar dudala", esan du Chung prentsaurreko batean, istripua izan zenetik 11 egun bete diren honetan, Yonhap albiste agentziak zabaldu duenaren arabera.

Dimisioa Parke Geun-hye herrialdeko presidenteak onartu du. Geun-hye Gobernu-taldea berritzea ikertzen ari da, herrialdea astindu duen istripuaren ostean, Arirang Hego Koreako telebista kateak esan duenez.

Hedabideen aurrean egindako agerraldi batean, Chungen esanetan, karguan jarraitzea "zama handiegia litzateke Gobernuarentzat". Horrez gain, barkamena eskatu du "zenbait arazoren kudeaketa eskasagatik"; alegia, istripu aurreko badaezpadako neurriak, Gobernuaren hasierako erantzuna eta "ondoren emandako pausoak".

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Seul