Genevako akordioa gauzatzeko pausoak iragarri ditu Ukrainak
Genevako akordioa gauzatzeko lehen pausoak eman dituela iragarri du larunbat honetan Ukrainako Gobernuak, izan ere, terrorismoaren kontrako operazioa bertan behera uztea eta Konstituzioaren erreformari buruzko eztabaida abiatzea erabaki du. "Ukraina ekialdean indarkeria areagotu ez dadin lan egiteko eskatzen diegu Genevako akordioa sinatu duten aldeei", adierazi du Ukrainako Gobernuak agiri batean.
Ortodoxoen Pazko jaiak irauten duen bitartean, Terrorismoaren kontrako operazio guztiak etetea erabaki dute Ukrainako Segurtasun Zerbitzuek.
Bestalde, Ukrainako Gobernuak urriaren 1era bitarteko epea zabaldu du Konstituzioa aldatzeko proposamenak jasotzeko. Helburua botere betearazlea deszentralizatzea da, eta hori da hain zuzen ere Errusiaren aldekoek eskatzen dutena.
Amnistia proiektu bat prestatzen ari da, gainera, Ukrainako Gobernua. Armak entregatzen dituztenei eta okupatutako eraikin ofizialak husten dituzten horiei aplikatuko die. Delitu larriak egin dituzten errusiazaleek, ordea, ez dute amnistiarik izango.
Ostiralean, Andrei Desxitsa Ukrainako Atzerri ministroa Europako Segurtasun eta Kooperazio Erakundeko ordezkariekin batzartu zen Kieven, erakunde horrek izango baitu Genevako akordioa ezartzen dela bermatzeko ardura.
Ukrainak, Errusiak, AEBk eta Europar Batasunak Ukrainako krisiari aurre egiteko akordioa lortu zuten Genevan, eta adostutakoaren arabera, errusiazaleek eraikin ofizialak utzi eta armak entregatu behar dituzte.
Moskuk akordioa gauzatzeko lan egitea zin egin zuen. Baina errusiazaleek jarraitzen dute Donetsk hiriko udaletxea eta Slaviansk eta Kramatorsk hirietako eraikin ofizialak okupatzen.
Ukrainako mugara tropa gehiago bidali dituela onartu du Errusiak
Ukrainako egoera tarteko, mugara tropa gehiago bidali dituztela adierazi du Errusiako Gobernuko ordezkari batek. Ezegonkortasuna inguruko lurretara ez zabaltzeko hartu dutela neurria azaldu du, eta azpimarratu du ez dutela asmorik Ukrainan esku hartzeko.
"Ukrainako mugan militarrak dauzkagu. Horietako batzuek bertan dute kanpaleku iraunkorra, eta beste zenbait errefortzu gisara heldu dira”, esan du Dimitri Peskov bozeramaileak Rossiya telebista kateari eskainitako elkarrizketan.
"Ukrainan estatu kolpe bat izan da, eta normala da edozein herrialdek bere segurtasuna bermatzeko neurriak hartzea", gaineratu du.
AEBk tropak zabalduko dituzte Polonian, Ukrainako krisia dela eta
Estatu Batuek lurreko indarrak zabalduko dituzte Polonian, Ukrainan jazotako gertaerei erantzun ahal izateko, Washington Postek larunbat honetan aurreratu duenez. Tomasz Siemoniak Poloniako Defentsa ministroak baieztatu dio informazioa egunkariari, ostegunean Chuck Hagel Defentsako idazkariarekin bildu ondoren. Pentagonoak, dena den, ez du oraingoz adierazpen ofizialik egin.
"Hagel idazkariak argi utzi duenez, Ipar Atlantikoko Tratatuaren Erakundearen aliatuak lasaitzeko moduaren bila jarraitzen dugu, argi erakusteko defentsa kolektiboarekiko konpromisoa beteko dugula, tratatuaren 5. artikuluan aipatuta dagoenez", esan du John Kirby AEBko Defentsa Departamentuaren bozeramaileak. "Bi de horretan, zenbait neurri gehigarri aztertzen ari gara, Europako lur, itsas eta aireko indarrak sendotzeko. Neurri horietako batzuk modu bilateralean eramango ditugu aurrera Erakundeko herrialde batzuekin; beste batzuk, aldiz, Erakundeak bere osotasunean bultzatuko ditu", esan du Kirbyk. Hala ere, eta bozeramailearen arabera, Pentagonoak ez du une honetan adierazpenik egiteko.
Poloniaren betebeharra, "liderrarena"
Siemoniakek Washington Post egunkariari azaldu dionez, erabakia arlo politikoan hartu da, eta planifikatzaile militarrak orain xehetasunak aztertzen ari dira, arlo batzuetan elkarlana indartzeko: aireko defentsan, indar berezietan eta ziberdefentsan, besteak beste. " Poloniak liderraren papera jokatuko du eremu horretan, AEBren babespean", adierazi du.
Defentsa ministroak gaineratu du, garrantzitsuagoa dela NATOk Europako eta Estatu Batuetako defentsan epe luzerako aldaketak gauzatzea, Errusiak Ukrainaren kontra jo duen erasoari berehala erantzutea baino. Siemoniaren esanetan, Washingtonek Europan jarri beharko luke arreta, Asian baino gehiago.
Albiste gehiago mundua
Palestinako Estatuaren aitortza erdigunean dela abiatuko da NBEren 80. Batzar Nagusian
Erresuma Batuak, Kanadak, Australiak, Portugalek eta Frantziak aitortu dute ofizialki Palestinako Estatua, goi-bileraren bezperan. Horren aurrean, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak esan du ez dela inolaz ere Palestinako Estaturik egongo, eta Bezalel Smotrich zein Itamar Ben Gvir Israelgo ministroek Zisjordania anexionatzea proposatu dute, Palestinako Estatua aitortzeko erabakiei erantzuteko.
"Ondorio juridikoak baino, garrantzi politikoa du nazioarteak Palestina aitortzeak"
Victor Amado EHUko Historia Garaikideko irakasleak uste du onarpenarekin Palestinak nazioarteko zilegitasuna irabaziko duela, Netanyahuren erregimen gero eta isolatuagoaren aurrean.
NBEk gerra eta gizateriaren aurkako krimenak leporatu dizkio Errusiari, Ukrainan egindako gehiegikeriengatik
Ikertzaileek Ukrainako zibilen aurkako eraso indiskriminatuak salatu dituzte.
EBko Zibersegurtasun Agentziak "hirugarrenen zibereraso" bati egotzi dizkio zenbait aireportutan asteburuan izandako gorabeherak
Egoera horren ondorioz, aireportuek eskuz izapidetu behar izan zituzten fakturazioak eta ontziratzeak, boligrafo eta papelez. Ondorioz, hegaldi asko atzeratu eta bertan behera utzi behar izan zituzten lehen orduetan, nahiz eta gorabeherak asteburu osoan zehar izan.
Frantziak eta Erresuma Batuak Palestina estatu gisa aitortzeagatik errepresaliarik ez hartzeko eskatu diote Israeli
Alemaniak oraingoz ez du Palestina estatu gisa aitortzeko asmorik. Are gehiago, bide horretan pausorik eman aurretik balizko bake negoziazioek zer ematen duten itxarotea defendatu du.
Frantziako hainbat udalek entzungor egin diote Barne ministroari eta Palestinako banderak zabaldu dituzte
Bruno Retailleau Barne ministro kontserbadoreak Alderdi Sozialistaren ekimenaren kontrako jarrera agertu du, "neutraltasunaren kontrako ekintza" dela argudiatuz. Hori dela eta, zuzentarau bat jarri du martxan, Justiziak udal horien aurka egin dezala eskatzeko.
Zer da Palestinako Estatua onartzea?
Palestinako Estatuaren onarpena nazioarteko eztabaidaren erdigunera itzuli da, Erresuma Batuak, Kanadak eta Australiak pausoa eman berri duten honetan. Baina... Zer dakar herrialde batek Palestinako Estatua onartzeak? Hona hemen gakoak.
Zein da Libanoren egoera Israelen erasoaldia eta urtebetera?
Herrialdeak Israelen erasopean jarraitzen du, eta berreraikuntzarako dirurik gabe, duela urtebete Israelen aldetik jasan zuen aire-kanpainaren ondoren.
Zein herrialdek onartzen dute Palestina estatu independente gisa?
Zerrenda 150 herrialdek baino gehiagok osatzen dute. Gainera, orain mendebaldeko potentzia ekonomiko handiak batu dira, tartean Kanada, Erresuma Batua eta Frantzia.
Frantziak Palestinako Estatua aitortuko du gaur
Frantziaren, Erresuma Batuaren eta Kanadaren aitortzarekin, Palestinako Estatuak mendebaldeko potentzia ekonomiko handienetako batzuen babesa lortu du.